Aurkezpena

Aurkezpena

Bideo Lagunak 1987. urtean hasi zen urratsak egiten, gehienbat bideoklubeko zerbitzua emanez, eta, urteak joan ahala eta aurrerapen teknologiekin batera, geure eskaintza zabaltzea eta zerbitzua hobetzea lortu dugu, egunero ahaleginik eta ardurarik handienarekin egiten dugun lanari esker. Horrekin guztiarekin, gure bezeroen gogobetetasuna lortu dugu, eta urtez urte jarraitzen dute guregana itzultzen, bakoitzak bere premietara hobekien egokitzen den produktua preziorik onenean izango duen segurtasunarekin. Hori dena txerazko tratuarekin eta ongi frogatutako esperientziarekin.

Gaur egun, aldatu egin dugu kokalekua, eta, askoz ere denda handiagoa izateaz gain, Lasarteko erdialdean gaude situatuak, gure bezero guztiei erosoago gerta dakien. Stockean daukagun eskaintza askoz handiagoa da, dena handitzeari esker, eta horrekin lortzen duguna da produktua uste duzun baino askoz lehenago izango duzula etxean.

Gainera, geure zerbitzu teknikoa daukagu eta era guztietako konponketak egiten ditugu. Espezialistak gara Home Cinema sisteman, eta kalitaterik handieneko ekipamenduak eta markak bilatzen ditugu, bezero bakoitzaren premien arabera.

Zuzen zain gaude, bisita gaitzazue Lasarte-Orian (Gipuzkoa), Donostia Etorbidea 2 helbidean. Pertsonalki atendituko zaitugu, eta aholku emango dizugu, erosten duzunak espero dezakezun probetxurik onena eman diezazun.

Fotografía del local
Imagen Imagen Imagen
© Bideo Lagunak, S.L. | Donostia Etorbidea, 2 | Lasarte-Oria (Gipuzkoa) | Tel./Fax: 943 373 134 | info@bideolagunak.com